Gaur jarraituko dute greba mugagabean 21 egun daramatzaten beharginek protesta ekitaldiekin; 13:00etan beste manifestazio bat abiatuko dute Andra Maritik.
Gaur jarraituko dute greba mugagabean 21 egun daramatzaten beharginek protesta ekitaldiekin; 13:00etan beste manifestazio bat abiatuko dute Andra Maritik.
\"Langileen egoera eta enpresako bazkideek gurekiko duten jarrera\" salatzeko manifestazioa egin zuten Fumbarriko langileek, martitzen eguerdian, Durangoko kaleetan. Horrez gainera, hurrengo egunean kazola-joaldia egin zuten.
LAB sindikatuak prentsa ohar batean salatu duenez, \"negoziazio mahaira deitu gaituzten aldi bakarrean, soldatak izozteko eta zapatuetan zein opor egunetan lan egiteko proposamena egin digute, besteak beste, eta, gainera, ez dute bermatu langilerik kaleratuko ez dutenik\".
LABek puntu bitan laburbildu ditu langileen eskakizunak: \"2011 amaitu arte enplegua bermatu dezatela, kaleratze traumatikoak alboratuz; eta 2009ko abenduan idatziz hartutako konpromisoari jarraituz, bigarren enplegu erregulazioaren baldintzak negoziatu ditzatela\".
Diotenez, administrazio kontseiluak eta zuzendaritzak bigarren enplegu erregulazioa eskatu zutenean, \"emandako hitza hautsiz, ezelako baldintzarik negoziatzeari uko egin zioten\". Gainera, irailaren 26an, bigarren enplegu erregulazioa hasteagaz batera, \"langile bat kaleratu eta kaleratze gehiagogaz mehatxatu gintuzten\". Orduan erabaki zuten Fumbarri enpresako langileek greba mugagabeari ekitea.