Aurten ere, arlo bitan aurkeztu daitezke argazkiak: eskualdeko argazkirik onena, eta eskualdetik kanpoko argazkirik onena. Parte hartu gura dutenek www.anboto.org webgunean ipini beharko dituzte argazkiak edo 688 635 041 zenbakira bidali. Lehiaketan parte hartzeko azken eguna irailaren 13a izango da. Bestalde, irailaren 14tik 21era webgune bidezko botoa emateko aukera egongo da.
Lau sari egongo dira guztira: Durangaldeko argazkirik onenak smartbox bat irabaziko du, eskualdetik kanpoko argazkirik onenak Errigorako otzara bat, botorik gehien duen Durangaldeko argazkiak Xiaomi Smartwatcha eta eskualdetik kanpokoak haririk gabeko Sony entzungailuak.