Martxan da ANBOTOk antolatzen duen Udako Argazki Lehiaketa

M.Z. uzt 16 Durangaldea

Udaren etorreragaz batera hemen da ANBOTOk antolatzen duen Udako Argazki Lehiaketa. Uda sasoia eta oporrak momentu paregabea izaten dira argazkilari senari bide emateko, eta oraingoan ere gure lehiaketan parte hartzeko aukera eman gura dizuegu, irakurleok. Zuen argazkiak ANBOTOn ikusteko irrikan gaude, eta, gainera, argazkirik politenak saritu gura ditugu.