Federazioen arteko GRABNI txapelketak baditu bere txapeldunak. Aspaldiko parte Bizkaian jokatu dira finalak, Bizkaiko Pilota Federazioaren mendeurrena dela-eta.
Ezker paretean nahiz trinketean jokatutako askotariko finaletan eskualdeko hainbat pilotari nabarmendu dira. Esku pilotan Ainhoa Ruiz de Infante otxandiarra txapeldun geratu da. Trinketean eta 22 urtez azpiko mailan, Beñat Rementeriak (Iurreta) eta Luken Atutxak (Garai) jantzi dute txapela. Azkenik, paletaz eta 22 urtez azpiko mailan Haritz Agirresarobe (Elorrio) izan da onena.