AL-KO, Tata Steel Layde, Rothenberger eta Estamcal lantegietako beharginek lanuzte bateratua egin dute goiz honetan. Lanak albo batera utzi eta kalera irten dute. Palestinarekiko eta hango langileekiko elkartasuna adierazteaz gainera, genozidioa eta negozioa ez direla bateragarriak azpimarratu dute. Astolako poligonoan batu dira lau fabriketako beharginak, Durango eta Zelaieta arteko errepidean.