LANUZTEAK PALESTINAREN ALDE

[ARGAZKI GALERIA]: Palestinaren aldeko lanuzteekin bat egin dute Durangaldean

Anboto 2025ko urr. 15a, 12:10

Israel Palestinako herriaren kontra egiten dabilen genozidioa salatzeko Hego Euskal Herriko sindikatuek lanuzteak deitu dituzte gaurko. Eskualdean hainbat izan dira lanuzteegaz bat egin duten administrazio publiko, fabrika, ikastetxe eta egoitzak. Arratsalderako ere hainbat deialdi deitu dituzte. 

Arratsaldeko deialdiak:

19:30ean, kontzentrazioak herririk herri

  • Durango, udaletxe aurrean burrunba
  • Iurretan, kontzentrazio zaratatsua Askondon
  • Elorrion, kontzentrazioa herriko plazan
  • Zaldibarren, kontzentrazio zaratatsua udaletxearen aurrean
  • Atxondon, herriko plazan
  • Abadiñon, kontzentrazio zaratatsua Trañabarren etorbidean
  • Zornotzan, kazerolada herriko plazan
  • Berrizen, kazerolada udaletxearen aurrean
  • Mallabian, udaletxe aurrean burrunba (18:30)
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!