LGTBI HARROTASUNA

[EGITARAUA]: Yogurinha Borova, manifestazioa eta irakurraldi feminista LGTBI Harrotasuna aldarrikatzeko

Anboto 2022ko eka. 28a, 09:39
Iazko ekainaren 28an, LGTBI Harrotasuna aldarrikatzeko Abadiñon egindako mobilizazioa.

Gaur LGTBI Harrotasunaren Nazioarteko Eguna dela eta, Durangaldeko eragile feministek hainbat ekitaldi antolatu dute.

EGITARAUA

Abadiño

Ekainak 28.

  • 10:00etatik 14:00etara gazteentzako grafitti tailerra Galizia plazan.
  • 19:00etan Izpilikuak talde feministak manifestazioa egingo du Traña-Matiena auzoko kaleetan. Mobilizazioak Trañabarren kaleko Laboral Kutxaren paretik irtengo du.

Ekainak 30.

  • 19:00etan. eRRe antzezlana Traña plazan
  • Yogurinha Borovak emanaldia eskainiko du Taberna Zarra jatetxearen ondoko aparkalekuan. 21:00etan izango da.

Durango

Ekainak 28.

  • 12:00etan eta 17:00etan LGTBIQ+ jolasak egingo dituzte Tabirako igerilekuan.
  • Arratsaldean LGTBIQ+ aldarrikapena eta festa girotua egongo da Durangoko kaleetan.

Ekainak 30.

  • 21:30etan manifestuaren irakurketa Intxaurre aurrean.
  • 22:00etan DJ Ainhoa eta Mañaria erreka argiztatzea Santa Anan.

Bestelako mobilizazioak:

Durangaldeko gazteek Ekainaren 28ko koordinadorak Bilbon egingo duen manifestaziora joateko deia egin dute. Irteera lekuak eta orduak honakoak dira:

  • Zaldibar: 18:30etan tren geltokian.
  • Durangon: 18:40 tren geltokian.
  • Zornotzan: 18:50 tren geltokian.
  • Elorrion: 18:15etan autobus geltokian.

Yogurinha Borovak emanaldia eskainiko du ekainaren 30ean, Abadiñoko Taberna Zarra tabernaren ondoan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!