Ainhoa Urienek 'Poesia, zaurien ukendu' liburua aurkeztuko du Otxandion

Anboto 2021eko azaroaren 5a

Idazle abadiñarrak Nerea Iglesias piano jotzaile laudioarragaz aurkeztuko du liburua, bihar, azaroak 6, 19:00etan. Ekitaldia Kultur Etxean izango da. 

Otxandioko Udalak eta Soinubil elkarteak liburu aurkezpen bat antolatu dute biharko. Ainhoa Urien idazle abadiñarrak Poesia, zaurien ukendu. Xabier leteren arrastoan liburua aurkeztuko du, bihar, Kultura Etxean. Aurkezpen musikatua izango da, idazleak Nerea Iglesias piano jotzaile laudioarra izango baitu ondoan. Ekitaldia 19:00ean izango da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!