Martin Urrutia, Oñatin 9a graduko 'Menage a trois' bidea igo duen lehenengo eskalatzailea

Anboto 2021ko ira. 27a, 09:04

Eguenean lortu zuen marka.

Martin Urrutiak (Elorrio, 1999) azpimarratzeko moduko beste marka bat lortu zuen joan zen eguenean. Oñatiko eskalada gunean, Ménage à trois izeneko bidea igo zuen. 9a gradukoa da, hau da, dagoenik gatxenetakoa. Ez hori bakarrik: Urrutia da bide hori igo duen lehenengo eskalatzailea. Nahiko bide berria da, beste hiru bidetako hainbat tarte lotuz sortutakoa.

Urtea amaitu bitartean Katalunia aldeko eskalada guneak probatu nahiko lituzkeela dio eskalatzaile elorriarrak.

Martin Urrutia Oñatiko eskalada gunean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!