[BIDEOA]: Hauek dira Martin Urrutiaren erreferenteak eskaladan eta kirol munduan

Joseba Derteano 2019ko aza. 7a, 12:32

Martin Urrutiak (Elorrio, 1999) Arabako Gaubea herri inguruan dagoen ‘Psikoterapia’ izeneko eskalada-bidea igo du oraintsu. Bide horrek 9a kalifikazioa du, eskalada munduan dagoen handienetakoa. Biharko alean elorriar gazteari egindako elkarrizketa argitaratuko du ANBOTOk. Bideo honetan eskaladan zein kirol munduan miresten dituen kirolariak nabarmendu ditu. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!