Txokoak

Sukaldeko sua isiotuta dago berriro

Ekaitz Herrera 2021ko uzt. 2a, 09:30

Asterixen eta Obelixen abenturarik gehienak halantxik amaitzen ziren, otordu erraldoi bategaz. Tira, otordu erraldoi bategaz eta arbola bati loturiko koblakari gizarajoaren irudiagaz. Eta gure herrialdean ere, gutxi-asko, antzera bateko ospakizunekin hasten edo amaitzen dira lagun arteko abenturak. Maitasunez kozinaturiko jeneroagaz, edanagaz, eta eztarriak urratu beharrean kantuan. Kasu honetan, baina, koblakariak aske dira.

Eusko Jaurlaritzak orain aste batzuk altxatu zuen elkarte gastronomikoak zarratuta mantentzeko debekua, eta, apurka-apurka, lapiko zaratak Durangaldeko txokoak betetzen hasi dira. Hori bai, oraindino ezer ere ez da lehengoa. Osasun neurri ugari dago indarrean eta elkarteek hainbat muga dute. Ostarlaritzaren irizpideak bete behar dituzte. Edukiera erdira murriztuta dago, eta goizeko bederatzietatik gaueko ordu biak arte egon daitezke zabalik. Horrez gainera, mahai bueltan sei lagun batu daitezke gehienez ere.

Erreportaje honetan eskualdeko hiru herritako kideen testigantzak jaso ditugu. Txoko batetik bestera desberdina da errealitatea, baina kide guztiak bat datoz puntu honetan: elkarteko ateak zabaltzeko eta otorduak egiteko gogoa igarri dute bazkideen artean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!