Txokoak

Pandemian zehar txokoak zabalik izan ditugunean jendeak neurri guztiak bete ditu”

Maialen Zuazubiskar 2021ko uzt. 2a, 09:30

Jose Ramon Lazkano Elorrioko Iturrizoro elkarteko presidentea izan da 40 bat urtean. Pandemiagaz batera, Lazkanok ondorengoei utzi zien lekukoa. Elorrion ekainaren 26tik daude txokoak zabalik.

Hilabete luzez itxita egon eta gero, dagoeneko heldu da momentua txokoak zabaltzeko. Ordua izan da?
Itxura denez, bai. Kalean denerik entzun izan dut orain arte. Batzuk urduri egon dira, txokoak noiz zabalduko zain. Beste batzuk, ostera, oraindino goiztxo dela, eta apur bat gehiago itxaron beharko litzatekeela uste dute.

Zu zein iritzitakoa zara? Gogotsu zaude txokora berriro joateko?
Egia esan, ez. Ni apurka-apurka hasiko naiz berriro ere txokora joaten. Pandemiaren aurretik ere ez nuen egun eta ohitura zehatzik izaten txokora joateko. Hilean behin, Iturrizorokoekin batu behar izaten nuen, txokoen eta hainbat konturen inguruan berba egiteko. Orduan bai aprobetxatzen genuen batzarraren ostean afaritxo bat egiteko.

Elorrion txoko guztiak batera zabaldu dira, denak ekainaren 26an. Eta denak segurtasun neurri berdinekin.
Iturrizoro elkarteak erabaki zuen elkartea osatzen duten bost txokoak batera zabaltzea. Joan zen zapatuan zabaldu ziren denak. Segurtasun neurriei dagokienez, Labik markaturiko neurri guztiak bete beharko dira. Eta ez daukat horren inguruko inongo zalantzarik, badakit horiek zorrotz beteko direla eta. Aurretik, pandemian zehar, txokoak zabalduta izan ditugunean ere jendeak neurri guztiak bete ditu.

Elkarte gastronomikoen funtzioa egiteaz gainera, txokoek indar handia dute herrietan.
Iturrizorok lan handia egin du ekimenak antolatzen Elorrion. Pandemia dela-eta, hainbat ekimen ezin izan da egin, baina ea apurka-apurka berriro hasten garen.

Honako beste kide hauek ere elkarrizketatu ditugu:

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!