[BIDEOA] Jone Guenetxeak Iban Arantzabali eman dio TOKIKOMen lekukoa

Ekaitz Herrera 2021ko api. 23a, 17:27

Jone Guenetxea ANBOTOko zuzendaria tokiko komunikabideen bateraguneko presidentea izan da 2017tik hona. Gaur, presidentetza utzi du eta Goiena Komunikazio Taldeko zuzendariari pasa dio lekukoa, Iban Arantzabali. (Bideoa: Jokin Bereziartua Lizarazu, goiena.eus)

TOKIKOM tokiko komunikabideen bateraguneak urteko batzar orokorra egin du gaur Eibarren (Gipuzkoa). Bertan, presidentetza kargua aldatzeko erabakia hartu du federazioak: ANBOTOko zuzendari Jone Guenetxeak Goiena Komunikazio Taldeko zuzendari Iban Arantzabali eman dio lekukoa. Federazioak, bestalde, iazko urte nahasiaren balantzea egin eta datozen urteetarako erronkak eta helburuak markatu ditu. Gaurtik beste bi hedabide gehiago daude TOKIKOMen. Federaziora batu dira Tolosaldeko Ataria (Gipuzkoa) eta Arratia eskualdeko Begitu. Bateraguneak euskara hutsezko tokiko kazetaritza lantzen duten 70 hedabide barnebiltzen ditu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!