36 positibo detektatu zituzten atzo Durangaldean, euretatik 15 Durangon

Anboto 2021ko ots. 5a, 12:31

36 PCR positibo detektatu zituzten atzo Durangaldean. Horietatik 15 Durangon, 6 Zornotzan, bosna Abadiñon eta Iurretan,  3 Zaldibarren eta 2 Mallabian. 

EAEn, 15.486 proba egin zituzten atzo, eta euretatik 921 positiboak izan ziren. Horietatik 479 positibo detektatu zituzten Bizkaian, 151 Araban eta 281 Gipuzkoan. Gainontzeko positiboak, 10x, EAEtik kanpo bizi diren pertsonenak dira. 

Ospitaleetan, berriz, 95 lagun ingresatu zituzten atzo eta ZIUn 162 pertsona daude.

Intzidentzia-tasak (5.000 biztanletik gorako herrietan) 

- Zornotza: gaur 513,22koa da. Barikuan 907,21koa zen. 
- Durango: gaur 1041,60koa da. Barikuan 1347,36koa zen.
- Elorrio: gaur 483,35koa da. Barikuan 657,89koa zen. 
- Abadiño: gaur 748koa da. Barikuan 528,76koa zen. 

Semaforoen sistema

Osasun Sailak semaforo baten antzeko sistema darabil herrikako egoeraren berri emateko. Eremu horia, laranja eta gorria erabiltzen ditu. Irizpidea ezartzerako orduan, 5.000 biztanletik gorako herrietan, azken 14 egunetako inzidentziak hartzen dituzte kontutan. Horren arabera, 100.000 biztanleko 499 kutsatu baino gehiago dituzten herriak eremu gorrian kokatzen dira. 300 eta 499 bitartekoak, eremu laranjan. Hortik beherakoak, eremu horian.

Birusaren hedapenari aurre egiteko urtarrilaz 25az geroztik EAEko herri denetan indarrean dauden neurriez gainera, eskualdeko hainbat herrik neurri murriztaile gehiago dituzte, eremu gorrian daudelako. Ostalaritza itxita dago eta eskola kirola etenda dago. Honako hauek dira herri horiek: Zornotza, Durango, Elorrio, Abadiño, Iurreta, Atxondo, Berriz eta Zaldibar.

Erlazionatuak

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!