Elorrio eremu gorritik irten da

Anboto 2021ko ots. 5a, 12:31

Intzidentzia tasa 500etik jaitsi eta gaur eta 483an dago. Ondorioz eremu laranjara igaro da.

Elorrion intzidentzia tasa beherantz joan da urtarrilaren 31z geroztik: 657tik 483ra jaitsi da. Atzo ez zen positibo kasurik izan. Azken astebetean 12 kasu egon dira.

Jaurlaritzak astelehenetan ateratzen du neurri murriztaileagoak ezarri behar dituzten herrien zerrenda. Asteburuan beheranzko tendentziari eusten badio edo bere horretan mantentzen bada, zerrenda horretatik aterako dute Elorrio eta hurrengo egunetik aurrera ateak ireki ahalko ditu ostalaritzak. Urtarrilaren 22tik itxita daude.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!