Itxiera EAEko herri guztietara zabaldu dute. Ondoko herrietara ere ezingo da mugitu. Gehienez ere 4 pertsona elkartzeko muga ezarri dute erabilera publiko zein pribatuko espazioetan.
Dekretua bihar argitaratuko da eta astelehenean sartuko da indarrean. Orain arteko neurriak ere gogoratu dituzte. Gaueko mugikortasun murrizketa, ekitaldi kulturalena, aforoak... Eremu gorrian dauden herrietan tabernak itxi egin beharko dira eta ez da eskola kirolik egongo. "Mugikortasuna eta kontaktu sozialak murriztea da gakoa", azaldu du Gotzone Sagardui Osasun sailburuak.
-Indarrean jarraitzen du EAEko konfinamendu perimetralak, gaueko mugikortasunaren muga 22:00etan, eta jardueren etetea 21:00etan.
-Era berean, ostalaritza 20:00etan ixteko ordutegiari eutsiko zaio, baita establezimendu horiek ixteari ere, 100.000 biztanleko 500tik gorako tasa duten udalerrietan.
-Konfinamendu perimetrala Euskadiko udalerri guztietara zabaltzea.
-Pertsonak gehienez ere 4ko taldetan biltzeko muga ezartzea
-Merkataritza eta kultura-jarduerak bertan behera uzteko gehieneko ordutegia, 21:00etan.
-% 40ko aforoak 150 m2 baino gehiagoko merkataritza-establezimenduetan, eta % 60koa 150 m2 arteko azalera dutenetan. Edukiera murriztuak, era guztietako kultura-eta gizarte-ekitaldietarako.
-Kultu-aretoetako gehieneko edukiera % 35 mugatzea.
-Musika- eta ahots-entsaioak eta emanaldiak bertan behera uztea.
-Ostalaritza- eta jatetxeak ixteko ordutegia 20:00etatik 06:00etara.
100.000 biztanleko Intzidentzia-tasa metatua 500 edo gehiago duten udalerrietan:
-Ostalaritza- eta jatetxe-establezimenduak eta joko- eta apustu-establezimenduak
-Taldeko kirol-jarduera etetea.