45 positibo detektatu dituzte Durangaldean, euretatik 23 Durangon

Maialen Zuazubiskar 2021ko urt. 29a, 12:30

45 PCR positibo detektatu dituzte Durangaldean. Horietatik 23 Durangon, 6 Elorrion, bosna Abadiñon eta Iurretan, bina Otxandion eta Zornotzan eta bana Berrizen eta Zaldibarren. 

EAEn, 17.285 proba egin zituzten atzo, eta euretatik 1264 positiboak izan ziren. Horietatik 714 positibo detektatu zituzten Bizkaian, 178 Araban eta 357 Gipuzkoan. Gainontzeko positiboak, 15, EAEtik kanpo bizi diren pertsonenak dira.

Ospitaleetan, berriz, 86 lagun ingresatu zituzten atzo eta ZIUn 140 pertsona daude.

Intzidentzia-tasak (5.000 biztanletik gorako herrietan) 

- Zornotza: gaur 907,21 koa da. Barikuan 1249,35koa zen. 
- Durango: gaur 1347,36 koa da. Barikuan 994,56koa zen.
- Elorrio: gaur 657,89 koa da. Barikuan 550,48koa zen. 
- Abadiño: gaur 528,76 koa da. Barikuan 335,31koa zen. 

Semaforoen sistema

Osasun Sailak semaforo baten antzeko sistema darabil herrikako egoeraren berri emateko. Eremu horia, laranja eta gorria erabiltzen ditu. Irizpidea ezartzerako orduan, 5.000 biztanletik gorako herrietan, azken 14 egunetako inzidentziak hartzen dituzte kontutan. Horren arabera, 100.000 biztanleko 499 kutsatu baino gehiago dituzten herriak eremu gorrian kokatzen dira. 300 eta 499 bitartekoak, eremu laranjan. Hortik beherakoak, eremu horian.

Birusaren hedapenari aurre egiteko urtarrilaren 25az geroztik EAEko herri denetan indarrean dauden neurriez gainera, eskualdeko hainbat herrik neurri murriztaile gehiago dituzte, eremu gorrian daudelako. Ostalaritza itxita dago eta eskola kirola etenda dago. Honako hauek dira herri horiek: Zornotza, Durango, Elorrio, Iurreta, Atxondo, Berriz eta Zaldibar.

Erlazionatuak

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!