Abadiño eremu gorrian sartu da

Anboto 2021ko urt. 29a, 12:30

Jaurlaritzak orain arte izandako irizpideei eusten badie, astelehean aginduko du ostalaritza zarratzea. Hori horrela beteko balitz, ostalariek ateak itxi beharko dituzte martitzenetik aurrera.

Koronabirusaren zabalkundea aztertzen duen Labi batzordea astelehenetan eta eguenetan biltzen da. Egun horietan baloratzen du Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako udalerrien egoera, eta horren arabera erabakitzen du ea tabernek ateak zarratu beharko dituzten. Abadiñoren kasuan, 5.000 biztanletik gorako herria denez eta intzidentzia-tasa 100.000 biztanleko 528,76koa denez, ateak zarratu beharko lituzke. 

Egoera epidemiologikoak okerrera egin duenez, gero eta gehiago dira eremu gorrira sartzen ari diren Durangaldeko udalerriak. Abadiño baino lehen, Durango, Zornotza eta Elorrio sartu ziren eremu gorrira. Ostalariek ateak zarratu zituzten eta eskola kirola eten zuten. Bestetik, egoera 5.000 biztanletik beherako herrietan ere okertu da. Jaurlaritzak, Atxondoko, Berrizko eta Zaldibarko ostalaritza zarratzea agindu zuen atzo. Iurretan badira egun batzuk zarratu behar izan zutenetik. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!