34 kasu positibo berri atzeman dituzte Durangaldean

Anboto 2021ko urt. 8a, 12:54

Positibo berri horietako bost Zaldibarren atzeman dituzte. Gaur 16:00etan hasiko dute baheketa masiboa bertan. 

34 kasu positibo berri detektatu dituzte Durangaldean. Kasuen gehiengoa Zornotzan atzeman dute (16). Abadiñon (1), Berrizen (1), Durangon (8), Elorrion (2), eta Iurretan (1) ere atzeman dituzte koronabirus kasu positiboak. 

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 7.503 (PCRak eta antigenoak kontutan hartuta) proba egin ziren atzo eta horietatik 535 izan dira positibo eman dutenak Osasun Sailaren arabera. 

Ospitaleetan 46 lagun ingresatu zituzten atzo, eta ZIUn 71 pertsona daude. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!