Durangoko baheketa selektiboan egindako 5.067 PCR probetan 69 positibo detektatu dituzte

Anboto 2020ko urr. 28a, 16:43

13 eta 40 urte arteko 11.000 herritar inguru zeuden proba egitera deituta. Ermuako eta Mallabiko baheketaren behin behineko datuak ere eman dituzte. 

Ignacio Garitano Osasun Saileko eta Osakidetzako Zaintza eta Kontrol Programaren koordinatzaileak eman ditu datuak prentsaurrekoan.

Durangoko baheketa selektiboan 5.067 PCR proba egin dituzte. Beraz, proba egitera deituta zeuden herritarren %46ak egin du testa gutxigorabehera (11.000 herritar inguru daude 13 eta 40 urte artean). Guztira 69 positibo atzeman dituzte eta positibitate tasa %1,36koa izan da. 

Ermua eta Mallabiko herritarrei bideratutako baheketa oraindik martxan dago eta behin-behineko datuak eman  ditu. Orain arte 1.717 PCR proba egin eta 12 positibo detektatu dituzte. Positibitate tasa %0,70ekoa da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!