Gaur arratsaldean hasiko dira PCR probak egiten Durangoko Landako gunean

Anboto 2020ko urr. 20a, 10:25
Artxiboko irudia.

Osasun sailak jakitera eman duenez 16:00etan hasiko dira baheketa selektiboarekin Durangoko Landako Gunean. 13 eta 40 urte arteko herritarrei dei egin diete bertaratzeko. Aurretik hitzordua hartu beharko da. Osakidetzak urriaren 27rako baheketagaz amaitzea aurreikusten du. 

Atzo arratsaldean Euskal Herriko beste herri batzuetan egin bezala, datozen egunetan baheketa selektibo bat  Durangon egingo zutela iragarri zuen Ignacio Garitano Osasun Saileko eta Osakidetzako Zaintza eta Kontrol Programaren koordinatzaileak. Orain Osasun Sailak jakitera eman du gaur hasiko direla baheketa selektiboarekin. Landako Gunean egingo dituzte probak eta sarrera pabiloiaren albo batean kokatuta egongo da, arboladiaren ondoan.

Probetara 13 eta 40 urte bitarteko durangarrak daude deituta. Osasun Sailetik azaldu dutenez, herritarrek aurretik hitzordua hartu beharko dute Landakoko Osasun zentrora deituta, 94 603 28 80, edo Osasun Kontseiluko telefonora, 900 203 050. 13 eta 18 urte bitarteko herritarrek (DBH, Batxillergoa eta LHn daudenek) berriz, ez dute aldez aurretik hitzordurik hartu beharko. Hauei jakinarazi egingo zaie PCR proba noiz eta non egin behar duten. 

Horrez gain, emaitza guztiak sms bidez emango dituztela jakitera eman dute. 

Erlazionatuak

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!