Mallabiarrei dei egin diete Ermuko baheketa selektiboan PCR probak egitera

Anboto 2020ko urr. 23a, 14:27

13 eta 40 urte arteko herritarrek egin ditzakete testak, Osasun Sailetik jakinarazi dutenez.

PCR probak ateratzeko azpiegitura Ermuako Arizmendi pilotalekuan jarriko da, astelehenetik, urriak 26, ostegunera (beharrezkoa balitz), urriak 29ra arte. PCRak honako ordutegian egingo dira: astelehen, astearte eta asteazkenean,13:00etatik 20:00etara; ostegunean (beharrezkoa balitz),13:00etatik 20:00etara.

Horretarako aldez aurretik hartu behar da hitzordua honako telefonoetan:  943 03 26 44 eta 900 20 30 50. Hitzorduak ematen bihartik, larunbata, 09:00etatik aurrera hasiko dira.

Egindako probaren emaitzak 72 ordutik beherako epean jasoko dira, SMS bidez, positiboa zein negatiboa izan (horretarako, zita ematean, telefono mugikorraren zenbakia utzi behar dira).

Positiboa bada, telefonoz ere deituko dute. PCRa egiteko 72 orduko epea igarota emaitzarik jasotzen ezik, nork bere herriko osasun zentrora deitzeko eskatu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!