Domekan amaitu zituzten Landako Guneko PCR probak

Anboto 2020ko urr. 27a, 10:21

Martitzenera arte probak egitea aurreikuspen bat baino ez zela dio Osasun Sailak.

Osasun Sailak domekan amaitutzat eman zuen Landako Guneko baheketa. Joan zen martitzenean martxan jarri zuten PCR probak egiteko baheketa. 13 eta 40 urte arteko 11.000 durangar zeuden deituta. Egunean 1.800 proba egiteko gaitasuna zuten. Eusko Jaurlaritzak oraindik ez ditu proba hauen emaitzak jakitera eman. Hala ere, hasierako aurreikuspenak moldatu egin dituzte. Osasun Sailak dioenez, asteburuan parte-hartzea jaitsi egin zenez, domekan amaitzea erabaki zuten. 

Erlazionatuak

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!