[ARGAZKIAK] '30 egunez bizikletan' erronka egin dutenak saritu dituzte

Anboto 2020ko urr. 7a, 19:22

Bizikletaren erabilera sustatzeko Amankomunazgoak abiatutako erronkaren sari banaketa egin dute gaur Iurretako Ibarretxe kultur etxean.

Hainbat izan dira erronka amaitu dutenak, 30 inguru, baina gaur euretako hiru bakarrik joan dire saria jasotzera. Ekitaldi jendetsuegia ekiditeko hartu dute erabaki hori. Irune Kortabarriak, Aitor Ejidok eta Maialen Sanchezek jaso dituzte sariak Ibarretxe kultur etxean.

Sari banaketa horrez gainera, beste bat ere egin dute. 2016an Xixonen sortu zen 30 dias en bici herri mugimenduak bizikletarekiko konpromisoa erakutsi duten enpresak eta erakundeak saritu ditu. Enpresa konprometituenaren saria Decathlon Durango-k jaso du; erakundearena Iurreta Lanbide Heziketa ikastetxeak eta administrazio publikoarena Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoak. Aipamen bereziak egin dizkiete Elorrioko Udalari (bere ekimen propioa gauzatu du) Pierburg enpresari eta Maristak ikastetxeari.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!