Parte hartzeko mugikorretarako Bikefriendly aplikazioa jaitsi beharko da, eta erabiltzaileak izena eman beharko du 'Durangaldea' taldean. "Helburua, partaideek egunero pedalei eragitea da, horrela mugikortasun aktiboa eta ohiko joan-etorrietan bizikletaren erabilera sustatuz" azaldu dute Amankomunazgotik ohar baten bidez.
Erronkako parte hartzea sustatzeko, 30 kilometroak egin dituzten parte hartzaileen artean hainbat sari zozketatuko dituzte, besteak beste, bizikleta tolesgarri bat.