[ARGAZKI GALERIA]: Osasun langileentzat mantalak eta maskarillak egiten dabiltza Durangaldeko hainbat jostun

Maialen Zuazubiskar 2020ko api. 9a, 13:21

Ivan Rodriguez abadiñarrak bultzatuta Abadiñoko, Zaldibarko eta Elorrioko hainbat jostun osasun langileentzat mantalak eta maskarillak egiten dabiltza. Rodriguezek larrialdietako anbulantzian lan egiten du, eta material falta zegoela ikusirik sare-sozialen bidez ekimena martxan jarri zuen. 

Abadiñarrak jakitera eman duenez, guztira 1500 jantzi eta 1200 maskarilla egin dituzte. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!