Etxera bidean dira Lanzarotetik irten ezinik zeuden Durangaldeko bi familiak

Jone Guenetxea 2020ko mar. 22a, 12:55

Lanzaroten zeuden Euskal Herrikoko turisten taldea aireportuan dago, Bartzelonara eramango dituen hegaldiaren zain. Handik, Loiura etorriko dira. Durangaldeko bi familia talde horretan daude.

Euskal Herritik Lanzarotera joandako 37 turista harrapatuta gelditu ziren etxera itzuli ezinik. Instituzioekin hartu-emanean jarri arren, erantzuna atzeratzen ari zen eta arduratuta zeuden. Atzo arratsaldean jaso zuten deiak egoera goitik behera aldatu zuen. Gaur goizean hegaldia irtengo zela jakinarazi zien Kanarietako gobernuak.

Momentu honetan Lanzaroteko aireportuan daude denak, Bartzelonara eramango dituen hegaldiaren zain. Talde horretan daude Durangaldeko bi familia. Abadiñon bizi den emakume elorriarra 13 hilabeteko umeagaz eta amamagaz dago. Durangoko bikote bat 9 urteko semeagaz ere bai. Pozik daude, hegazkina hartzeko txartela eskuetan dutelako. 14:00etan Bartzelonara eramango dituen hegazkina hartuko dute. Han, hegaldia hartuko dute Loiura.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!