Lanzarotetik etxera itzuli ezinda dauden familiengatik arduratuta dago Durangoko Udala

Maialen Zuazubiskar 2020ko mar. 21a, 16:31

Eusko Jaurlaritzarekin harremanetan jarri da udala, eta beraien "kezka" plazaratu die. 

Durangaldeko bi familia Lazarotetik itzuli ezinik dabiltza. Familia bata Durangokoa da eta Ima Garrastatxu alkateagaz eta Julian Rios alkateordearekin harremanetan jarri dira. Gaur udaleko kideek ohar bidez jakitera eman dutenez, arduratuta daude lau durangarren egoerarekin, eta hori konpontzeko Eusko Jaurlaritzarekin harremanetan jarri direla jakinarazi dute. 

Herritarrek orain arte hartutako hegaldi guztiak bertan behera gelditu dira, eta domekan hotela itxi egingo diote. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!