[BIDEOA] Babesa agertu diete epaitegi aurrean atzo Zornotzan atxilotu zituzten bi beharginei

M.O./A.M. 2019ko eka. 21a, 10:27

Atzo goizean metalgintzako beharginek egindako protestetan atxilotu zituzten bi lagunek, Durangoko epaitegira deklaratzera joan behar izan dute gaur. Ertzain bati eraso egin izana egozten diete bi grebalariei.

Atzo bertan aske geratu ziren bi lagunak, ordu batzuk atxilotuta igaro ostean. Ehunka lagun bildu dira epaitegi aurrean. 

LAB sindikatuak ohar bidez ere adierazi gura izan die elkartasuna atzo atxilotutako bi grebalariei eta baita zaurituei ere. "Borrokan jarraituko dugula argi utzi nahi dugu. Borroka hau luzea izango da eta Bizkaiko metalgintzako langileok irabaziko dugula garbi dugu".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!