Ertzaintzak metalgintzako bi grebalari atxilotu ditu Zornotzan gaur goizean izandako protestetan

Anboto 2019ko eka. 20a, 10:38

Ertzain bati eraso egin izana egozten diete bi grebalariei. 

Goizeko 09:30ean izan dira atxiloketak. Zornotzako Montorra industrialdean suzko barrikada bat ezarri dute. Ertzaintzak inguruak hustu ostean, suhiltzaileek sua amatatu dute. Goizeko 10:00etatik aurrera "normaltasunez" gidatu ahal izan dela adierazi du Ertzaintzak. Trabakuan eta Kanpazarren ere egon dira gurpilez osaturiko barrikadak. 

Gazte bat zaurituta

Zornotzan, Aludium enpresaren atarian Ertzainen eta piketeen artean liskarrak egon dira, eta gazte bat zauritu egin da. Hainbat grebalari Durangoko Osasun Zentrora bertaratu dira gaztearen egoeraren berri jakiteko, grebalari batek ANBOTOri azaldu dionez. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!