"Patronala beldur da, ondo gabiltzalako. Bestela ez dago ulertzerik gaur Durangaldean gertatu dena. Patronalak bere piketeak bidali ditu grebalariak atxilotzeko", kritikatu dute manifestazio amaierako ekitaldian.
ELA, LAB, CCOO, UGT, ESK, CGT, USO eta CNT sindikatuek deitu dute grebara, eta bihar izango da orain arte iragarritakoen azken eguna. Bihar Bilbon egingo dute manifestazio bateratua.