Amaia Araiztegik eta Ainhoa Urienek Master Cup txapelketako finalerdiak jokatuko dituzte domekan

Joseba Derteano 2018ko mar. 13a, 12:39

Amaia Araiztegi mallabiarra Lehenengo Mailako finalera sailkatu daiteke, eta Ainhoa Urien abadiñarra Promozio Mailakora.

Emakumeen Master Cup binakako txapelketako finalerdiak datorren domekan, 11:30ean, jokatuko dituzte Oñatiko pilotalekuan. Bertaratu ezin duenak telebistatik jarraitu ahal izango ditu, ETBk zuzenean eskainiko dituelako.

Lehenengo Mailan Amaia Arazitegi mallabiarra izango da protagonistetako bat; Maddi Mendizabal zaldibiarrak eta biek, Patri Espinarren (Usansolo) eta Eneritz Arrietaren (Azkoitia) kontra jokatuko dute.

Promozio Mailan, Ainhoa Urienek eta Amaia Vicario azpeitiarrak, Nagore Aramendi eta Oihana Unanue izango dituzte kontrario. Aurkari biak azpeitiarrak dira.

HONAKO HAU DA DOMEKAKO KARTELDEGIA:

Promozioa Maila:

- Alaitz Badiola-Oihana Orbegozo / Maddi Unanue-Naroa Agirre.

- Amaia Vicario-Ainhoa Urien / Nagore Aramendi-Oihana Unanue.

Lehenengo Maila:

- Miren Larrarte-Maider Mendizabal / Olatz Arrizabalaga-Leire Etxaniz.

- Amaia Araiztegi-Maddi Mendizabal / Patri Espinar-Eneritz Arrieta.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!