Jon Barcenari azken agurra eskaini diote Orobiogoitia Institutuko ikaskideek

Maialen Zuazubiskar 2018ko ots. 1a, 11:05

Iurretako Orobiogoita Institutuko ikaskideek azken agurra eskaini diote Jon Barcena Amezuari. Institutuko ikasle eta irakasleek antolatutako ekitaldi hunkigarrian hainbat lagun batu dira.

Bertan, Jon Barcenaren arrebari eta gurasoei lore-sorta eskaini diete ikaskideek. Horrez gain, Orobiogoitiako ikasle bik dantza egin dute eta beste bik Xalbadorren heriotzean abestia kantatu dute. Ostean, gaztearen omenezko bertsoak abestu dituzte. Ekitaldiari amaiera emateko, gaztearen ikaskideek puxiketan mezuak sartu eta zerura askatu dituzte.

Azken agurra Berrizen

Bihar, berriz, familiarteko, lagun eta herrikideek azken agurra egingo diote Jon Barcenari Berrizko frontoian. Senide eta lagunek antolatu duten ekitaldia 19:00etan hasiko da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!