Airearen kalitatea

Airearen kalitatea hobetzea eskatzeko, sinadura bilketa hasi dute Durangaldean

Anboto 2017ko ira. 3a, 16:18

Azken hileetan aireko usainagatik kexa ugari egon dira sare sozialetan. Herritar batek sinadura bilketa hasi zuen atzo change.org atarian, eta jada 170etik gora gehitu dira. Julian Rios Herriaren Eskubideko zinegotziak ere kezka hori bildu du asteon ANBOTOn argitaratu duen zutabean.

Vanessa Goikoetxea da ekimena sustatu duena. Paper fabrikaren, fundizioen eta beste hainbaten usainak urte luzetan jasateagatik kexu agertu da, eta horrek "denoi" eragiten digula ohartarazi du. Aire garbi bat lortzeko eskaria egin die Eusko Jaularitzari, aldundiari eta udalari.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!