Granollers-en (Katalunia) junior mailako Espainiako atletismo txapelketa lehiatu dute asteburuan. Eskualdeko taldeetako atletek hainbat domina eskuratu dituzte. Durangaldea Running-eko June Arbeok (Iurreta, 1999) zilarrezko domina irabazi du 3000 metroko oztopo proban: 11.06.73. Segundo bi eskasera geratu zitzaion urrea. Domina horrekin denboraldi bikainari amaiera jarri dio Arbeok. Aurtengo lorpenen artean daude oztopo proban irabazitako Euskadiko txapelketa eta Espainiako kros txapelketan taldeka lortutako bigarren postua, beste hainbaten artean.
Bidezabal atletismo taldeko atletek hiru domina eskuratu zituzten. Patricia Urquia errioxarrak urrezko domina irabazi zuen 200 metrotan. Horrela, martxoan baina pista estalian lortutakoa errepikatu zuen.
Naia Lertxundi bermeoarrak brontzezko domina irabazi zuen disko jaurtiketan. Taldekako errelebo proban ere brontzea eskuratu zuen Bidezabalek Mireia Guerrak, Patricia Urquiak, Angeles Taranconek eta Terese Lujuak osatutako taldeak.
Patricia Urquia urrezko dominagaz:
Naia Lertxundi brontzeagaz: