Espainiako Kros Txapelketan zilarrezko domina eskuratu dute Arbeok eta Villak

Maialen Zuazubiskar 2017ko mar. 13a, 16:25

Euskadiko selekzioagaz bigarren postua eskuratu dute Gijonen jokatutako txapelketan.

Asteburuan jokatu den Espainiako Kros txapelketan June Arbeok eta Araitz Villak, taldeka,zilarrezko domina eskuratu dute. Durangaldea Running taldeko korrikalariek Euskadiko selekzioagaz parte hartu dute, eta Arbeok 10en eta Villak 29ean postuan sailkatzea lortu dute. Gijonen jokatutako probarekin Durangaldea Runningeko korrikalariek amaiera eman diote neguko kross denboraldiari.

Arbeo eta Villaz gain, Txomin Marañonek ere parte hartu zuen, atzo, Gijonen jokatutako txapelketan. Gainera, durangarrak datorren asteburuan Laredon Espainiako 23 urtez azpiko txapelketan parte hartuko du.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!