Durangaldea Running taldeko June Arbeo (Iurreta, 1999) Euskadiko onena da 3.000 metroko oztopo proban. 18 urtegaz nagusien mailako Euskadiko txapelketa irabaztea lortu du asteburuan Durangon jokatutako proban. Hori gutxi balitz, Arripausuetan lortutako markagaz (10.57.87) ekainaren 17an Ciudad Realen izango den Federazioen arteko Espainiako Txapelketarako sailkatzea lortu du. Euskadiko selekzioarekin joango da.
Nora Narbaiza (Zaldibar, 1997) seigarren sailkatu da 800 metrotan: 2.20.71. Denbora horrek Espainiako txapelketan parte hartzeko eskubidea eman dio. Bost astetan lau saiakera egin ditu eta azkenean lortu du bila zebilen marka. 23 urtez azpiko Espainiako txapelketa uztailaren 1ean Valentzian izango da. Azkenik, talde berdineko Julen Balmasedak (Durango, 1997) bosgarren denborarik onena lortu du 200 metroko proban.
Bidezabal taldeko Ibone Pinedo laugarren izan da 100 metrotan: 12.53. Abadiñoko Sekulebedarra taldeko Itxaso Kumik salto hirukoitz onena lortu du (11.26) eta hirugarren izan da luzera jauzian (5.06). Salto hirukoitzean Bidezabaleko Talia Lujua geratu da bigarren. Pertika jauzian Durango Kirol Taldeko Begoña Martinez nabarmendu da laugarren tokian (28.98) eta xabalina jaurtiketan Joseba Ogiza hirugarren postuan: 41.87.
Bidezabal taldeko Ander Garciandia 800 metrotan, Maria Rodriguez pertika jauzian eta Ainhoa Crespo 5.000 metro martxan, Durango Kirol Taldeko Uxue Barinagarrementeria pisu jaurtiketan eta Sekuleberra taldeko Arantza de la Fuente disko jaurtiketan ere maila handian aritu dira.