Zuazubiskar etapa garaipen batekin bueltatu da Kantabriatik

Anboto 2016ko ira. 12a, 11:00

Kantabriako Itzuliko lehenengo etapa irabazi zuen joan zen barikuan.

Ampo taldeko Illart Zuazubiskarrek (1990, Abadiño) Kantabriako Itzuliko lehenengo etapa irabazi zuen barikuan. 25 laguneko taldetxo bat heldu zen azken metroetara. Zuazubiskar baino txirrindulari bizkorragoak zihoazen taldean. Ondorioz, abadiñarrak, esprintera itxaron beharrean, helmugatik 700 bat metrora erasoa jo zuen. Abiatze horretan hartutako metroak nahikoa izan ziren lasterketa irabazteko. Hurrengo egunean liderraren elastikoagaz irten zen. Hiru etapako itzulia Elias Tello txiletarrak irabazi du azkenean.

Alex Unzueta (Ampo) berriztarrak tarteko helmugen sailkapena irabazi du.

Alex Unzueta podiumean

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!