Illart Zuazubiskarrek Eustrak-Euskadi UCI taldearekin sinatu du

Anboto 2016ko uzt. 18a, 11:45
Illart Zuazubiskar Eustrak-Euskadi taldeko elastikoarekin.

Pistako maila gorenean dagoen Eustrak-Euskadi taldeak Illart Zuazubiskar abadiñarra fitxatu du. Pistako txirrindularitzan hasi zenetik Eustrak-Euskadiko taldeko kideekin eratu den Zuazubiskarrek, maila gorenera igo eta UCI mailakoa den taldera batzea lortu du.

Errepidean Ampo taldearekin lehiatzen jarraituko duen Zuazubiskarrek, eguenean, estreinatuko ditu Eustrak-Euskadi taldearen kolore berriak Fiorenzuolan, C1 mailako 6 Giorni Delle Rose proban. Abadiñarra, uztailaren 21 eta 22an omnium-ean arituko da eta zapatuan puntuaketa eta scratch-a lehiatuko ditu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!