Txirrindulariek 41 kilometroko ibilbide gogorrari eta tenperatu altuei aurre egin behar izan diote, gaur, arratsaldean, Alacanten (Valentzia). Hala ere, Castroviejok eta Zuazubiskarrek sasoi betean daudela erakutsi dute.
Castroviejo getxoztarrak otsailean izan zuen erorikotik osatuta eta sasoi betean itzuli dela erakutsi du. Eta helmugan bigarren denborarik onena egin du, bere taldeki Ion Izagirreren atzetik eta Alejandro Valverderen aurretik.
Zuazubiskarrek ere erlojupeko ona egin, eta elite mailan, podiumeko hirugarren postura igotzea lortu du, Marcos Jurado eta Aser Estevezen atzetik. "ibilbidea niretzat ez zen aproposena, eta arazo mekaniko batzuk medio, denbora galdu dut lasterketan. Hala ere, gustora gelditu naiz egindako lanarekin. Urrearen bila etorri naiz, baina, brontzezko dominarekin konformatu beharko dut", aitortu du abadiñarrak.