Euskarak 365 Egun

#365ipuin ipuin laburren lehiaketa abiatu du Berbaro taldeak

Anboto 2014ko aza. 13a, 14:25

Abenduaren 3a Euskararen Nazioarteko Eguna da. Azken urteetan egin izan den moduan, Berbaro taldeak –Berbaro elkarteak, Plateruenak eta ANBOTOk– Euskarak 365 egun kanpaina abiatuko du, euskara urteko egun guztietan erabiltzearen beharraz kontzientziatzeko. Kanpaina horren barruan berrikuntza bat dago aurten: euskarazko ipuin laburren lehiaketa.


140 karaketeretan istorio bat kontatzeko abilezia sarituko du lehiaketak. Abenduaren 17an, 19:00etan, Plateruenean egingo den sari banaketan hiru sari banatuko dituzte: 14-16 urte bitarteko Durangaldeko ipuin labur onenari, 17 urtetik gorako Durangaldeko onenari eta Twi-
tter bidezko txiorik onenari.

Ipuin labur guztiek, e-mail bidezkoek barne, traol hau izan beharko dute: #365ipuin. Ipuin laburrak e-mail honetara bidali behar dira abenduaren 3ko gauerdia baino lehen: 365ipuin@gmail.com.

- Lehiaketako oinarriak:www.berbaro.com/365ipuin

- Parte hartzeko e-maila: 365ipuin@gmail.com

- Erabili beharreko traola: #365ipuin

- Informaziorako telefonoa: 94 620 19 18

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!