Euskarak 365 Egun

Koldo Zarate, EHE: "Ezagutzari dagokionez, eskualde euskalduna dugu, baina egoera dramatikoa da erabilerari dagokionez"

Aste honetan hasi eta abenduaren 3ra arte, Euskararen Nazioarteko Egunera arte, euskararen normalizazioan lanean dabiltzanak gonbidatu bereziak izango dira ANBOTOn. Urteko 365 egunetan egindako beharra aitortzeko helburua du atal honek. Lehen gonbidatua Koldo Zarate da. Euskal Herrian Euskarazek 35 urte egin ditu asteon, azaroaren 4an.


Zelan sortu zen EHE orain 35 urte?
Euskalgintzaren inguruko lagun batzuk batzen hasi ziren Lesakan (Nafarroa). Ikastolak, euskaltegiak eta beste mugimendu batzuk martxan zeuden, baina ikusten zuten alderdiek eta beste mugimendu batzuek egiten ez zituzten politika sozialak behar zirela euskararen alde borrokatzeko. Egoera horrek arduratuta batu ziren lehenengoz. Sortze agiria Durangon sinatu zuten, Liburu eta Disko Azokaren testuinguruan.

Zeintzuk dira EHEk gaur egun dituen funtzio nagusiak?
Herritar talde bat izan da beti, eta herritarrekin egin du lan. Urte askoan hizkuntza eskubideen defentsa izan da lan ildo nagusia. Azken urteetan, hausnarketa prozesu baten ostean, beste esparru batzuk ere lantzen hasi da: euskaraz bizitzeko hautua indartzeko dinamikak sustatzen, adibidez. Azken urteetan Euskaraz bizi da gure mezu nagusia. Bide horretan hiru ildo jorratzen ditugu. Lehenengoa udal administrazioena da, udalek eskumen asko dituztela eta herritarrengandik gertuen dagoen administrazioa dela uste dugulako; herritarrak bide horretan aktibatu gura ditugu. Bigarren ildoa hezkuntza da, uste dugu garrantzitsua dela eredu bakar eta euskalduna. Hirugarrena norbanakoak dira, dinamika guztiak norbanakoei begira egiten ditugu, uste dugulako aldaketak emateko herritarrek izan behar dutela protagonista, eta aktibazio hori bultzatu gura dugu.

Eta zelan aktibatzen dira herritarrak?
Aspaldian mundu osoa dabil  errezeta horren bila. Ez da erraza, kostatu egiten da jendea aktibatzea, baina ahalik eta dinamika parte-hartzaileenak bultzatu behar dira. Esaterako, Udala eta biok euskaraz dinamikagaz hasi ginen iaz. Zuzenean herritarrekin lantzen den dinamika da, azkenean herritarrek eurek joan behar dutelako udaletxeetara eskaera zehatz batzuk egitera.

Zein da euskararen egoera Durangaldean?
Euskararen ezagutzari dagokionez, nahiko eskualde euskalduna dugu, baina, jarrerari eta erabilerari dagokienez, egoera dramatikoa da. Jaio nintzenetik izugarrizko atzerapausoa eman dela uste dut. Euskararekiko eta bere erabilerarekiko kontzientzia galdu egin da.

Martitzenean mahai inguru bat antolatu zenuten Durangon, Gotzon Barandiaran kulturgile, Kontseiluko Paul Bilbao eta Uemako Miren Belastegigaz.
Gai asko jorratu ziren. Esaterako, azken aldian euskarari egindako erasoak: Ziburuko (Lapurdi) ikastola, Berria egunkariari emandako diru-laguntzak, udaletan hizkuntza politika aurrerakoiak proposatzerakoan Carlos Urkijok (Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkaria) hartu izan duen jarrera... Aurrerantzean hizkuntza politika burujabeak garatu behar direla eta euskararen inguruko lege gehiago behar direla aipatu, eta adibide bat ipini zuten: laguntzetan Berriari murriztutako kopurua AHTaren hamar metro eraikitzeko bestekoa da

Erlazionatuak

Otxandioko eskolako gazteak Euskararen Eguneko antzezlanean

Otxandio

Atzo, Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, Otxandioko eskolako gazteek 'Mendiz mendi, mendez mende euskaraz' lelopean playback antzeztua eskaini...
Gaur, bihar, etzi, eta urteko gainerako egunetan

Durangaldea

Durangaldean gero eta aukera gehiago dago euskaraz bizitzeko, baina beti ez da aukera hori hartzen. Alor guztietan, ikastetxeetan, kalean, tabernet...
Fausto Melchor, euskaltegiko ikaslea: "Etxean seme-alabekin erraza da euskaraz egitea; kalean lotsa gehiago ematen dit"

Durango

Euskara ikastea urte askoko proiektua izaten da pertsona askorentzat. Eskoletara joan, gramatika ikasi, ahozko komunikazioan lotsak kendu... Bide h...
"Askotan gertatzen zait euskaraz dakitenak gaztelaniaz entzutea"

Durango

'Gurean' egitasmoaren baitan, euskara indartzeko saioak hartzen dituzte Yong Jie Hu eta Mila Soledad Mbo gazteek. Txinatik eta Ekuatore Gineatik et...
#365ipuin ipuin laburren lehiaketa abiatu du Berbaro taldeak

Durangaldea

Abenduaren 3a Euskararen Nazioarteko Eguna da. Azken urteetan egin izan den moduan, Berbaro taldeak –Berbaro elkarteak, Plateruenak eta ANBOT...
Ikastolako mahai eta jarlekuak erosteko bakoitzak 10.000 pezeta jarri zutenekoaz

Durango

Ia 50 urte pasatu dira Durangon guraso batzuk ikastola zelan sortu pentsatzeko batzartzen hasi zirenetik. Paul Astigarraga zen gurasoetako bat. Kur...