Iñigo Lariz kilometro bertikalen Espainiako txapeldun

Anboto 2013ko aza. 11a, 13:00

Valentziako Finestrat herrian jokatutako Puig Campana kilómetro bertikala irabazita Espainiako txapelketa lehenengo aldiz irabazi du Iñigo Larizek.

Valentziako Finestrat herrian jokatutako Puig Campana kilómetro bertikala irabazita Espainiako txapelketa lehenengo aldiz irabazi du Iñigo Larizek.

 

Mugarra triatloi taldeko triatloi eskolaren arduraduna den Iñigo Lariz elgoibartarrak kilometro bertikalen Espainiako txapelketa irabazi du asteburuan Puig Campana (Valentzia, Finestrat) proba irabazita. Probako 3,6 kilometroak (1020 metroko desnibel positiboa) 39.26-ko denboran osatu zituen. Raul Garcia eta Agusti Roc korrikalariek osatu zuten podiuma. Garcia behin baino gehiagotan izan da Espainiako txapelduna eta Roc munduko txapeldun izandakoa da.

 

Aurten Zuzenien eta Fuente de kilometro bertikalak ere irabazi ditu Larizek eta hainbat bider podiumean sartu da: Beriainen eta Aratzen, esaterako. 2011n Oier Ariznabarreta durangarra bigarren geratu zen kilometro bertikalen Espainiako txapelketan. Urrian kilometro bertikalean Lafuma zirkuitua ere irabazi zuen Larizek.

 

PUIG CAMPANA KILOMETRO BERTIKALEKO SAILKAPENA (Gizonak)

 

1- Iñigo Lariz..................... 39.26

2- Raul Garcia................... 40.06

3- Agusti Roc..................... 40.22

 

PUIG CAMPANA KILOMETRO BERTIKALEKO SAILKAPENA (Emakumeak)

 

1- Vanesa Garcia.................. 44.52

2- Azara Garcia.................... 48.00

3- Angels Llobera................. 49.18

 

 

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!