Iñigo Lariz nagusitu da Anboto kilometro bertikalean

Anboto 2013ko urr. 14a, 12:25

Asteburu biribila izan da Iñigo Larizentzat. Anbotorako igoera lehenengoz irabazi eta kilometro bertikalean Lafuma zirkuitua poltsikoratu du. Emakumeetan Maud Combarieu izan zen irabazlea.

Asteburu biribila izan da Iñigo Larizentzat. Anbotorako igoera lehenengoz irabazi eta kilometro bertikalean  Lafuma zirkuitua poltsikoratu du. Emakumeetan Maud Combarieu izan zen irabazlea.

 

Anboto kilometro bertikalen zirkuituko hirugarren eta azken proba jokatu zuten zapatuan Atxondon. Gizonetan Iñigo Lariz faboritoak irabazi zuen. Horrela, lehendik ere eskura zuen zirkuituko sailkapen orokorra irabazi du bigarren bider. Anbotoko proba, aldiz, lehenengoz irabazi du; aurtengo aldira arte, podiumik ere ez zuen Atxondoko proban. "Garaipen sineztezina Anboto kilometro bertikalean. Eta honekin lasterketa Bertikalen Lafuma zirkuitoa poltsikora bigarrenekoz. Animatzen egon zeraten ikusle daneri eskerrak. Izugarriak zerate", adierazi du sare sozialetan. Oier Ariznabarreta eta Ekaitz Kortazar laugarren eta bosgarren postuetan sailkatu ziren. Aurreneko hogei postuei erreparatuta Durangaldeko beste korrikalari bi ere ageri dira: Oier Salaberria elorriarra hamaseigarren (47.15) eta Jabier Arriaran otxandiarra hogeigarren: 47.52

 

Emakumeetan lehia estua mantendu zuten Maud Combarieu eta Nahia Quincocesek. Lehenengo erreferentzia puntuan Quincoces mendexarrak 36 segundoko aldea ateratzen zion Combarieu frantziarrari. Bigarren zatian frantziarrak buelta eman zion egoerari eta azkenean zazpi segundo aldeagaz irabazi zuen. Emakumeetan Natividad Guezala izan zen Durangaldeko ordezkari bakarra eta 145. tokian saillkatu zen (1.01.23).

 

Marco de Gasperik (37.14) eta Oihana Kortazarrek (47.10) 2011n ezarritako marketatik urrun ibili dira aurtengo denbora guztiak.

 

SAILKAPENAK GIZONETAN

 

  1. Iñigo Lariz......................... 40.26
  2. Anartz Etxeberria ............ 43.37
  3. Oscar Baeza................... 43.45
  4. Oier Ariznabarreta ......... 44.07
  5. Ekaitz Kortazar ............. 44.20
  6. Mikel Alzuri ................... 44.37
  7. Roberto Prades ............ 44.55
  8. Enric Galocha .............. 45.12
  9. Mikel Beunza .............. 45.12
  10. Tedy Garzon ............. 45.21 

 

SAILKAPENAK EMAKUMEETAN

 

  1. Maud Combarieu ..................  51.19
  2. Nahia Quincoces .................. 51.26
  3. Larraitz Antxia ..................... 52.38
  4. Severine Duhalde ............... 57.17
  5. Sonia Regueiro .................. 59.44
  6. Clara Gracia ...................... 1.00.39
  7. Nuria Molina ..................... 1.08.00
  8. Garazi Arruti ..................... 1.16.37

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!