LAB: "Lotsagarria eta onartezina iruditzen zaigu ELA eta CCOOren papera prozesuan"

Anboto 2013ko eka. 13a, 12:54

LAB sindikatuak prentsa ohar bidez esan du San Eloyko beharginak saldu egin direla: \"Larriena, ELA eta CCOOk jarrera egoista eta indibidualista honi emandako abala da\". Sindikatu abertzaleak dio ez daudela pozik, \"orain urtebete ezagutzen genuen Iketz desagertu\" egin delako. Baina bertako beharginez harro dagoela azpimarratu du

LAB sindikatuak prentsa ohar bidez esan du San Eloyko beharginak saldu egin direla: "Larriena, ELA eta CCOOk jarrera egoista eta indibidualista honi emandako abala da". Sindikatu abertzaleak dio ez daudela pozik, "orain urtebete ezagutzen genuen Iketz desagertu" egin delako. Baina bertako beharginez harro dagoela azpimarratu du.

 

LABek prentsa oharra bidali du Iketzen lortutako akordioa azaltzeko eta San Eloyn gertatutakoaz iritzia emateko. Esan du ez daudela pozik, Iketzen iaz 100 behargin zeudelako, orain 60, eta barikutik aurrera 13. "Orain dela urtebete ezagutzen genuen Iketz dessagertu egin da", esan dute oharrean. Baina, bertako beharginez eta euren borroka harro agertu da LAB: "Euskal Herriak iraultza sozial baterako behar duen langile eredua dira". Sindikatuak esan du Iketzeko beharginek presioak era mehatxuak jaso izan dituztela, eta San Eloyko hainbat langile zein ELA eta CCOO sindikatuak ere kritikatu dditu presioengatik: "Inbertsore berriaren aurrean belaunikatzeagaz nahikoa ez, eta Iketzeko plantillak bere eskubideen alde borrokatzea galarazi gura izan dute".

 

LABek Iketz eta San Eloyko egoerak alderatu ditu: "Iketzen gutxieneko eskubide batzuk edukiko dituzte, eta San Eloyn saldu egin dira".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!