Mobilizazioak hasi dituzte San Eloy eta Iketz enpresetan

Anboto 2012ko urr. 10a, 09:59

LABek dioenez, gestio erabakiek eragin dute bi enpresen egoera larria

LABek dioenez, gestio erabakiek eragin dute bi enpresen egoera larria.

 

San Eloy (Elorrio) eta Iketz (Abadiño) enpresetan mobilizazioak hasi dituzte euron lanpostuen eta “konponbide duin” baten defentsan. LAB sindikatuak salatu duenez, konkurtso-prozedura eskatu dute enpresa bientzako, “bazkideek sortutako egoera jasangaitza babesteko”. San Eloy eta Ikets enpresako 230 lanpostuak bermatzea eskatu du LABek.

 

Enpresa biak “finantza egoera oso larrian” zeudenaren zurrumurrua ekainean zabaldu zuten bazkideek, LABen berbetan, eta harrez gero hartutako gestio erabakien ondorioz, ”egoerak nabarmen okerrera besterik ez du egin”. Enpresa bien zorra handitu besterik ez dutela egin diote, “hornitzaileei ordaintzeari utziz, eta egoera finantzieroa okertuz. Ondorioz, atzera ezinezko pausoak emanez”. 

 

LABek salatu du bazkideek eta gerentziak “sortutako miseriak” langileek “irenstea” gura dutela, eta “urteetan sortutako aberastasunarekin ihes egin”.  “Euren erantzukizuna dakonponbide erreal eta duin bat eskaintzea”. Berba egiteko prest agertu da LAB, “baina ez musu-truk eta beraien miseriak ordaintzeko prest”, eta protestak eratu dituzte. Elorrion elkarretaratzea egin zuten joan zen asteburuan. Durangoko sanfaustoetarako ere iragarri dituzte protesta ekitaldiak. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!