Bilbotik Iurretara Lejarreta oroitu eta istripuak salatzeko

Anboto 2012ko abe. 23a, 16:00
2.000 txirrindulari inguru Guggenheimeko lautadatik Iurretara etorriko dira Lejarreta oroitu eta istripuak salatzeko. Besteak beste, Bizkaiko Txirrindularitza Federazioko kideek, Euskaltel Euskadi, Movistar Team eta Orbeako txirrindulariek parte hartuko dute.

2.000 txirrindulari inguru Guggenheimeko lautadatik Iurretara etorriko dira Lejarreta oroitu eta istripuak salatzera. Besteak beste, Bizkaiko Txirrindularitza Federazioko kideek, Euskaltel Euskadi, Movistar Team eta Orbeako txirrindulariek parte hartuko dute.

 

Bilboko Guggenheim ondoko lautadan ipini dute 10:00etan hitzordua. Han hasi eta N-634 errepidetik Iurretan Iñaki Lejarreta hil zen tokira etorriko dira. Bertan minutu bateko isilunea gordeko dute. Iñaki Lejarreta 29 urteko txirrindularia joan zen domekan hil zen N-634 errepidean, Iurretan, auto batek harrapatuta.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!