Frantzian ere Iñaki Lejarreta gogoratu dute

Anboto 2012ko abe. 20a, 09:09
Domekan Euskadiko Txirrindularitza Federazioak, Frantziako Nailloux herrian izandako lasterketetan Iñaki Lejarreta izan zuen gogoan. Txirrindulariek oso lasterketa onak egin zituzten eta garaipenak txirrindulari berriztarrari eskaini zizkioten.

Domekan Euskadiko Txirrindularitza Federazioak, Frantziako Nailloux herrian izandako lasterketetan Iñaki Lejarreta izan zuen gogoan. Txirrindulariek oso lasterketa onak egin zituzten eta garaipenak txirrindulari berriztarrari eskaini zizkioten.

 

Hamabost euskal txirrindulari abiatu ziren Frantziara lasterketan parte hartzeko, Juan Ramon Cendrero eta Pedro Larrayozen gidaritzapean. Guztiek Iñaki Lejarreta omentzeko guraria erakutsi zuten eta irabazleen lore sortak honen familiari eman zizkioten Berrizko beilatokian. Euskadiko Txirrindularitza Elkarteak ere doluminak eman nahi izan dizkio hildakoaren familiari eta Iñaki Lejarretak Euskal txirrindularitzari egindako ekarpena estimuz eskertu nahi izan dute. Lasterketako antolatzaileak ere minutu bateko isilunea egitea erabaki zuen berriztarraren omenez.

 

Frantziako Touluse eskualdean dagoen Nailloux herrian izandako elite mailako lasterketan, Iñigo Gomez Euskadiko Txirrindularitza Elkarteko txirrindulariak lortu zuen garaipena. Bere anaia Jon Gomezek ere lan ona egin zuen, eta 23 urte azpiko mailan hirugarren postua lortu zuen. Emakumezkoetan ere lehenengo eta bigarren postuak euskaldunentzat izan ziren, Olatz Odriozola izan zen lehena helmugara heltzen eta honen atzetik Eider Merino sartu zen jarraian. Gainontzeko euskal txirrindulariek ere oso lan ona egin zuten haien mailatan, guztiak sailkatu bait ziren taulako lehenengo lau postuetan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!