Elorrion, Berrizen eta Durangon castingak egin ondoren, Izarren Distiraren gala erakustaldia egingo dute, gaur, 19:00etan, Durangoko San Agustin kulturgunean.
Gazteen sormena bultzatzea helburu duen ekimeneko hautaketa proba epaimahai profesional batek burutu du, gazteei aholkuak eman eta euren ikuskizuna hobetzen laguntzeko.
Aurtengo berrikuntza nabarmenena ikus-entzunezkoak aurkezteko aukera da. Beraz, parte hartzen duten gazteek bideoklipak, film luzeak zein bestelako ikus-entzunezkoak aurkeztu ditzakete. Sariei dagokienez, “euskara onari” sari nagusia irabazten dutenek bideokamera bana eramango dute etxera. “Ikuskizun onena” aurkezten dutenek argazki kamera bana eramango dute, eta hirugarren sariagaz MP5 bana. Informazio gehiago jaso gura duenak eskura du izarrendistira.com webgunea. Tuentin ere badago informazioa jasotzeko modua.