Merkatu Plazan, Tronperri dantza taldearen entsegu lokalean izango da urriaren 17an Izarren Distira lehiaketako lehenengo casting-a. Hitzordua, 17:00etan jarri dute. Urriaren 18an, Elorrioko Arriolan egingo dute hautaketa proba eta, 19an, Berrizen.
Bigarren edizioa duen Izarren Distira lehiaketaren helburua gazteen sormena bultzatzea da, eta gazte sortzaileon bila arituko dira egunotan Durangaldean. Aipatu moduan, Durangon deitu dute lehenengo casting-a. Urriaren 18an, Elorrioko Arriolan egin dute hitzordua, 17:00etan be bai, eta, urriaren 19an, Berrizen elkartuko dira.
Hautaketa proba epaimahai profesional batek burutuko du, gazteei aholkuak eman eta euren ikuskizuna hobetzen laguntzeko. Gala erakustaldia Durangoko San Agustin kulturgunean antolatuko dute urriaren 29an. Aurtengo berrikuntza nabariena ikus-entzunezko ikuskizunak aurkeztu daitezkeela da. Beraz, gazteek bideoklipak, film luzeak zein bestelako bideoak aurkeztu ditzakete lehiaketara.
Bideoklipa
Domekan, bideoklipa be grabatu zuten Zaldibarren. Durangaldeko gazteek Revolta Permanent rap taldearen Kantuka singlearen bideoklipa egiteko grabazioan parte hartu zuten extra moduan.